Gatibu

Bilatzailea

A+ R A-
K2_DISPLAYING_ITEMS_BY_TAG zoramena
HASTAPENAK.
2000. urtean Alex Sarduik eta Haimar Arejitak rock talde bat sorteko asmoz beraien jakin-min artistikoak batzea erabagi zeben. Edozein musika-talderen hasiera bezala, beraiena be ez zan bape erraza izan. Nahiz eta Bizkaiko Ajangiz herriko Kanpantxu auzoan egoan eskola batera lehenik eta Ya Te Digo taldeagaz partekatu zeben bilbotar lokal batera aldatu gero, Bizkaiko Gernika herrian Alexek eukan lokal batean hasi ziran biak entseatzen gitarra akustiko eta irrati-cassette batekin. Hor jaio ziran Alexek Gatibu deitzea erabagi zeban rock talde baten lehenengo diskoan agertuko ziran abestietako batzuk. Beraien adierazpen arma hoberena zan euskera bizkaitar euskalkia aukeratu zeben instrumentu bezala abestiak erreziteteko. Nahiz eta hasierako entseguetan Exkixu taldeko Josu Artetxe eta Fito & Fitipaldis taldeko Jose Alberto Batiz bateria eta baju jotzaile bezala jardun hurrenez hurren, geroago Gaizka Salazarrek eta Mikel Caballerok ordeztu zituen.


Powered by Web Agency
Non argitaratua: Taldea

Musturrek sartunde

2012/02/08 - 13:51




Erdi lo hartu nindun / zure telefono deixek / ez dau inor etxien / eta, pasatu zaitez.

Geldi egon ezine / sartu eustan gorputzien / eta nerbioxo pareu / segundo bakarrien.

Ta prakak ezin sartu / helduko nazela berandu / ezin lotu arkondarie / eskilarak beherantz banoie.

Eskutik heldu ginen / eskuak sutan ziren / di-da gure artien / sartu zan rollotxue / portaleko atien / lehenengo kalentoie / igogailu barruen / 'fuera' lotsa guztixek.

Ta prakak ezin kendu / ezin izango dot inoiz ahaztu / ezin kendu arkondarie / sofaren ganien etzunde.

Beldur barik / irrintzika / erropak etxien ziher botata / ta zu biluzik.

Zoro moduen / maitatu ginen / eta probatu gendun estixen / musturrek sartunde.

Zoro moduen / jarri ginen / ta gozatzen heldu zan goiza.

Erdi lo hartu nindun / zure mutilaren deixek: / kotxie aparkatu dot / laster gorantza noie.

Ta prakak ezin sartu / ezin ixengo dot inoz ahaztu / ezin lotu arkondarie.

Eskilarak berantz banoie.

Agur esan barik / banoie, banoie.

Deitu nahi dozunien.

Eta zoro moduen / jarriko gara / ta probatu gendun estixen / musturrek sartunde.

Zoro moduen jarriko gara / ta gozatzen goiza helduko da / alkarreri lotute.


Powered by Web Agency
Non argitaratua: Zoramena

Bilusik

2012/02/08 - 13:56




Amets bat izan neban, lo sakonien. / Anbotopean ilunaren erdixen nintzen / Oh! biluz-biluzik ixerran azpixen / oh! zuri uluka nintzen.

Otso baten moduen, ortosik nintzen / beste otso batzuekin bideak egiten.

Oh! zure azpixen biluzik ginen / oh! zuretzat dantzan ginen / gora begire / biluz-biluzik / zure argixen / gatibua nintzen.

Uluak amaitu eta, gosea neukan / jan beharrak, / heriotza erakutsi eustan.

Oh! ez zan barrerik, erruki barik / oh! hiltzailea nintzen ni, uluka zuri!

Eta halako batean / ametsa amaitu zan / itzartu nintzanean.

Zure argixe / ikusi neban / eta nire gela / zuriz jantzi zendun.

Eta biluzik / zuri begire / zure gatibu / betiko ein ninduzun.


Powered by Web Agency
Non argitaratua: Zoramena

Mila doinu aidien

2012/02/08 - 13:58




Heldu da ordue / ilargi betie da seinalie / ta lamien batek / biztu egin daust barruko sue.

Ilargi betiek / bere orduen bota deu teloie / itzaliz zerue / hasi da gaba / hasi da zirkue.

Ta lamien kantuek / taberna bakotzien / mila doinu aidien.

Lamien sekretuek / eskine bakotzien / mila berba aidien.

Kea eskuetan / kea kalien eta teilatuetan / ta zu, ke artean, / ez zaittut ikusten, non sartu zara?

Ta lamien kantuek / taberna bakotzien / mila doinu aidien.

Lamien sekretuek / eskine bakotzien / mila berba aidien.

Eta bat-batean / dana gelditzen da / dana ixiltzen da / eta nire aurrera / itzalen artetik agertzen zara.

Zu agertzen zara / ta eskuek eskeiniz / barre egiten deustazu / eta erortzen naiz / zure dantza beroan / zure dantza eroan.

Eta gure gorputzek / bata bestearen kontra / mila mosu gabien.

Ta gure sekretuek / danak aidien dagoz / maitasuna gabien / eta gure gorputzek / ta gure sekretuek / maitaleak gabien.


Powered by Web Agency
Non argitaratua: Zoramena

Lorak eskeintzen

2012/02/08 - 14:03




Gu bixok, jolasten ezagutu giñen / gu bixok, jolasten lagun egin giñen.

Eta parkien alkarren alboan jarritte. / Denbora, ez zan esistitzen guretzat.

Urtiek eurrera egin eben eta / alkarren ondoan jarraitzen genduan / eta kalien alkarren eskutik joan giñen / baiña egun baten, iñori ezer esan barik / infernue ezagutu zendun / bizixek ihes egin eutsun / urrundu egin ziñen eta orain.

Zutunik nago / zuri lorak eskeintzen / amaitu jatzu bizixe / sentitzen nago / zuri lorak eskeintzen / amaitu jatzu bizixe.

Denborak eurrera egingo dau baiña / zu nire bizixen faltau egingo zara / ta nire bizixe, ez da izango bardiñe.

Pena bat eroan beharko dot bixotzien / eta lau galdera: / zergatik orain? / zergatik infernua ezagutu? / zergatik lagun guztixek ahaztu? / zeure burueri... zer egin deutsazu?

Ta hemen nago / zuri lorak eskeintzen / zer egin deutsazu bizixeri / sentitzen nago / zuri lorak eskeintzen / apurtu jatela bizixe.


Powered by Web Agency
Non argitaratua: Zoramena

Urepel

2012/02/08 - 14:04




Txoko txiki bat zara / edur artien / lotan zagoz, lasaitasunien.

Zuriz mendi partie / zuriz kaliek / etxe bittartietan, ipar haixie.

Ixilik dago dana / ixilik plaza / ixilik urrunien / kanpandorrie.

Kanpoan hotz egiten deu / sutondoetan sartunde / kantu zaharren artien / joatzu bizixe.

Haixe hotza zara zu / ur hotz, hotza zara zu / ur hotzetan Urepel / ur hotzetan Urepel.

Arratsalde gorrixek / tximinixetan / arratsalde gorrixek / Behe Nafarroan.

Beheko suek biztute / leixoetan edurre / ezkatzetan egurre / hau zure negue.

Haixe hotza zara zu / ur hotz, hotza zara zu. / Ur hotzetan Urepel / eta zagozen lekuen / ur hotzetan Urepel.

Udaberrixe / etorriko jatzu / eguzki azpixen / mile kolore / eguzki azpixen / bi mile kolore.

Berdez, mendixek / zuriz, kaliek / gorriz bixotzak / Urepel.

Txoko txiki bat zara / benetan maite zaitut.


Powered by Web Agency
Non argitaratua: Zoramena

Librea naz

2012/02/08 - 15:05




Munduan zehar biraka dabilen / bidaiari zintzoa naz ni / dekodana, eskeintzen dot / nahi dodana hartu.

Librea naz / libre jaixoa / librea / edozein lekutan.

Kalietan, ni aurki naikezue / kalien bizi naz eta / kalietan aurkitzen dot / ni egiten nauena.

Librea naz / libre jaixoa / librea / edozein lekutan.

Etxietan, kalietan / libre naz.

Haixien barrien / kantuen / sentitzen dot libre izateko / jaixo naizela / beti ametsetan nauela / neu izeteko / jaixo naizela.

Neu nazela / kantuetan, / irrietan... / librea naz.


Powered by Web Agency
Non argitaratua: Zoramena

Ihes

2012/02/08 - 15:08




Ihes egitie / ihes egitie tokeu jatzun / ez zan bueltarik.

Haixe zan ordue / gero askotan pentseu arren / haixe zan ordue.

Zure ilusioak, barruen hartunde joan ziñen / eta zeure kabuz, arduratuz.

Egin dozu bizixe / barreka sufritzen / holakoixie zara eta grazixek!

Egin dozu bizixe / herrixe maittatzen / holakoixie zara / eta grazixek!

Ladriluz ladrilu / bizi berri bat egin dozu / ez zara makala.

Zagozen lekuen / seilorik barik joango dan / karta hau hartu egizu.

Barruko ilusioak / zeuretzat eta zeuriontzat dira / eta zeuen kabuz / arduratuz.

Egingo dozue bizixe / barreka sufritzen / holakoixiek zarie eta grazixek!

Egingo dozue bizixe / herrixek maitatzen / holakoixiek zarie ta grazixek!

Eh! Eskerrak zeu zarela.


Powered by Web Agency
Non argitaratua: Zoramena

Ez dago barroterik

2012/02/08 - 15:11




Kaixola utziz doa / nire arima gora / itzalen ganetik, urrun / burdinetik ihes.

Eta ez dago hormarik / ez dago barroterik / ni preso egitekorik.

Leixoan jarritte / ixerran parien nago / gabaren erdian hegan / zuen ondora noa.

Eta ez dago hormarik / ez dago barroterik / ni preso egitekorik.

Eh! Ez dago barroterik / giltzpean egonak ez dau esan nahi / amets egiteko ez nazela gai.

Egunsentia dator / iluna doanian eta nire arimak bueltan / zuen argia dakar.

Eta ez dago hormarik / ez dago barroterik / ni preso egitekorik.


Powered by Web Agency
Non argitaratua: Zoramena

Zoramena

2012/02/08 - 15:13




Udaberrixegaz / amets egiten dodan era berien / zure begixekaz, / zure begixekaz amets egiten dot nik.

Nire parte bat egin zara / ukaezina bihurtu jat. / Barruen ikutu nozu / barrurarte sartu zara.

Ta zure ondoan nahi dot / zeuri begire egon / zeuri begire bizi. / Eta noizik behinien / sentitu! zure begixetan / zerueen! zeruen nauela.

Zoramena zara / zoramen hutsa zara niretzako / eta ni, zoratute. / Zoratute nabil zure atzetik.

Pasioak bizten dozuz desioaren eragina / pasioak bisten dozuz / noiz izango zara niretzat.

Eta nagoen moduen nago / zuri begire beti, neuretzat nahi zaitut. / Sentitu! nirie zarela / zerue! zabalik dauela / Sentitu! zure begixetan / zeruen! zeruen nauela.

Zure begixekaz / amets egiten dudan era berien / zure gorputzegaz / zure gorputzegaz ametsetan nago.


Powered by Web Agency
Non argitaratua: Zoramena
Orrialdea 1 / 2

Artikulu berriak

  • 1
  • 2
  • 3
Prev Next

Zuzenean Bizitzeko Gogoa (2010)

Zuzenean Bizitzeko Gogoa (2010)

Argitalpen bikoitza: DVDa+CDa eta CDa soilik. Erosi... DVDaren edukia: Filmea: «Zuzenean bizitzeko gogoa» + Elkarrizketak. «Zuzenean bizitzeko gogoa» kontzertua: 01. Bang-bang...

Powered by Web Agency
Gehiago irakurri...

Gaztea eta bertsolariak

Gaztea eta bertsolariak

2009 Gaztea Saria. IRABAZLEA. Disko Onena: Laino Guztien Gainetik, Sasi Guztien Azpitik (Baga-Biga, 2008). Premio Gaztea. IRABAZLEA. Abesti Onena: "Bang-Bang Txik-Txiki Bang-Bang".

Powered by Web Agency
Gehiago irakurri...

Gatibu baino lehenagokoak eta paraleloak

Gatibu baino lehenagokoak eta paraleloak

Iragan musikal arrakastatsu eta ospetsuena agian Alex Sardui (Muxika, Bizkaia) abeslariak eduki dezake, batez ere Exkixu rock...

Powered by Web Agency
Gehiago irakurri...

Gatiburen biografia (bizkaieraz)

Gatiburen biografia (bizkaieraz)

HASTAPENAK. 2000. urtean Alex Sarduik eta Haimar Arejitak rock talde bat sorteko asmoz beraien jakin-min artistikoak batzea erabagi...

Powered by Web Agency
Gehiago irakurri...

Abestiak, diskoak eta S.B.O.

Abestiak, diskoak eta S.B.O.

2007 Alex Sardui, Haimar Arejita. Diskoa: Ataramiñe Kantuz. Abestia: "Zuhaitzaren Adarrak". Mikel Caballero. Taldea: Backbone. Abestia: "Where Are You Now?". Haimar Arejita. Taldea: Insert Beat. Abestia:...

Powered by Web Agency
Gehiago irakurri...

Laino Guztien Gainetik, Sasi Guztien Azpitik (2008)

Laino Guztien Gainetik, Sasi Guztien Azpitik (2008)

Erosi... Abestiak: 01. Bang-bang txik-txiki bang-bang 02. Eztanda egin arte 03. Ure dakar zeruek 04. Bizitzeko gogoa 05. Nor zara zu? 06....

Powered by Web Agency
Gehiago irakurri...

Disko Infernu (2005)

Disko Infernu (2005)

Erosi... Abestiak: 01. Inpernuen ate joka 02. Besoak zabalik 03. Gaur gure gaba da ta 04. Gerra gogoa 05. Doniene 06. Hara...

Powered by Web Agency
Gehiago irakurri...

Zoramena (2002)

Zoramena (2002)

Erosi... Abestiak: 01. Musturrek sartunde 02. Bilusik 03. Mila doinu aidien 04. Lorak eskeintzen 05. Urepel 06. Librea naz 07. Ihes 08. Ez dago...

Powered by Web Agency
Gehiago irakurri...

Zazpi Kantoietan (2012)

Zazpi Kantoietan (2012)

Erosi... Abestiak: 01. Run-run Katie 02. Bixotza suten 03. Pausu bet atzera 04. Hartu berriz gitarrie 05. Gabak zerueri begire 06. Gora...

Powered by Web Agency
Gehiago irakurri...