Gatibu

Datozen kontzertuak

MAI
26

Ibilaldia 2013, Portugalete (BIZ)
2013/05/26 - 10:30

EKA
07

Social Antzokia, Basauri (BIZ)
2013/06/07 - 22:00

EKA
29

Plaza, Loiu (BIZ)
2013/06/29 - 21:30

UZT
05

Frontoia, Amoroto (BIZ)
2013/07/05 - 23:00

UZT
18

Reina Victoria Ib., Santurtzi (BIZ)
2013/07/18 - 23:30

UZT
20

Plaza, Arrigorriaga (BIZ)
2013/07/20 - 23:00

Bilatzailea

Kontratazioa

  • Helbidea:

    Baga-Biga Produkzioak
    Posta Kutxa 221
    48100 Mungia (Bizkaia)

  • E-posta:

    kontratazioa[arroba]gatibu[puntu]net

  • Telefonoak:

    618 072 076 / 618 072 026

Elkarrizketak

  • E-posta:

    hedabideak[arroba]gatibu[puntu]net

  • Telefonoa:

    690 704 255 (Ritxi Aizpuru)

(cc) 2012 Gatibu.
A+ R A-
K2_DISPLAYING_ITEMS_BY_TAG alex sardui
HASTAPENAK.
2000. urtean Alex Sarduik eta Haimar Arejitak rock talde bat sorteko asmoz beraien jakin-min artistikoak batzea erabagi zeben. Edozein musika-talderen hasiera bezala, beraiena be ez zan bape erraza izan. Nahiz eta Bizkaiko Ajangiz herriko Kanpantxu auzoan egoan eskola batera lehenik eta Ya Te Digo taldeagaz partekatu zeben bilbotar lokal batera aldatu gero, Bizkaiko Gernika herrian Alexek eukan lokal batean hasi ziran biak entseatzen gitarra akustiko eta irrati-cassette batekin. Hor jaio ziran Alexek Gatibu deitzea erabagi zeban rock talde baten lehenengo diskoan agertuko ziran abestietako batzuk. Beraien adierazpen arma hoberena zan euskera bizkaitar euskalkia aukeratu zeben instrumentu bezala abestiak erreziteteko. Nahiz eta hasierako entseguetan Exkixu taldeko Josu Artetxe eta Fito & Fitipaldis taldeko Jose Alberto Batiz bateria eta baju jotzaile bezala jardun hurrenez hurren, geroago Gaizka Salazarrek eta Mikel Caballerok ordeztu zituen.


Powered by Web Agency
Non argitaratua: Taldea

2007

Alex Sardui, Haimar Arejita.
Diskoa: Ataramiñe Kantuz.
Abestia: "Zuhaitzaren Adarrak".

Mikel Caballero.
Taldea: Backbone.
Abestia: "Where Are You Now?".

Haimar Arejita.
Taldea: Insert Beat.
Abestia: "Piensa Bien Lo Que Tocas".


Powered by Web Agency
Non argitaratua: Kolaborazioak


Alex Sarduin eta Haimar Arejitaren arteko elkarrizketa laburra Kanpantxuko Eskolan (Ajangiz-BIZ). "Zuzenean Bizitzeko Gogoa" (Baga-Biga, 2010) diskoan bildua.

Powered by Web Agency
Non argitaratua: Beste batzuk
Iragan musikal arrakastatsu eta ospetsuena agian Alex Sardui (Muxika, Bizkaia) abeslariak eduki dezake, batez ere Exkixu rock taldearen partaide izateagatik lehenbizi eta Ikastolen Elkarteak eta Labayru Ikastegiak ekoitzitako Urte-Sasoiak bildumaren Txulufrina eta Arrosa proiektuan parte hartzeagatik ondoren. Baina gainontzeko kideak ere ez dira makalak, pop, rock, jazz fusio, hardcorea, elektronikoa, akustikoa, popularra-tradizionala, eta abar bezalako estilo musikalak garatu dituzten taldeetan frogatu ahal izan duten kalitateak egiaztatu dezakeen bezala. Haimar Arejita (Gernika, Bizkaia) gitarra-jolea Birth Cake, Einbigu, Frik, Noiz?, Paperetik Plazara ikuskizun bertso-musikala, eta Txulufrina eta Arrosa bezalako taldeetako partaidea izan da. Gaizka Salazar (Bilbo, Bizkaia) bateria-jolea ostera Suzko Itzalak, Einbigu, Frik, Aikor eta The Rabid Harpy taldeetakoa, eta azkenik, baina inongo garrantzirik kendu gabe, Mikel Caballero (Basauri, Bizkaia) baxu-jotzailea, Cartoon Band taldean gitarra-jotzaile bertutetsu bezala aritua, Noiz?, Maxia eta Insert Beat talde elektronikoko partaidea izan da eta izaten jarraitzen du gaur egun ere.


Powered by Web Agency
Non argitaratua: Proiektuak