Gatibu

Datozen kontzertuak

API
25

Kafe Antzokia, Bilbao (BIZ)
2014/04/25 - 22:00

MAI
03

Ereagako hondartza, Getxo (BIZ)
2014/05/03 - 22:30

MAI
09

arabatakada! 2014 - Gasteiz (ARA)
2014/05/09 - 18:00

MAI
17

Derio (BIZ)
2014/05/17 - 23:00

UZT
04

Frontoia, Amoroto (BIZ)
2014/07/04 - 23:00

UZT
15

Zubiondo plaza, Amorebieta (BIZ)
2014/07/15 - 23:00

Bilatzailea

Kontratazioa

  • Helbidea:

    Baga-Biga Produkzioak
    Posta Kutxa 221
    48100 Mungia (Bizkaia)

  • E-posta:

    kontratazioa[arroba]gatibu[puntu]net

  • Telefonoak:

    618 072 076 / 618 072 026

Elkarrizketak

  • E-posta:

    hedabideak[arroba]gatibu[puntu]net

  • Telefonoa:

    690 704 255 (Ritxi Aizpuru)

(cc) 2012 Gatibu.
A+ R A-
K2_DISPLAYING_ITEMS_BY_TAG 2008




Gehiago nahi dot eta / igo bolumena, / gorputzek eskatzen deust / martxa, martxa.

Bang-bang txik-txiki bang-bang / buelta ta bueltak eman, / bang-bang akabu bako / dantzan, dantzan.

Segi, segi, dantzan. / Ta barre zoroak, jaja, jaja, / ta zure posturak, sua.

Zelan begiratzen dozun / ta zelan mugitzen zaren, / gauaren erregina, / martxa, martxa.

Bang-bang txik-txiki bang-bang / erritmoz beteta dago, / bang-bang akabu bako / dantza, dantza.

Segi, segi, dantzan. / Ta barre zoroak...


Powered by Web Agency


Khuruts Begoñak Gatibu euskal rock taldearentzat sortutako bideoklipa. "Laino Guztien Gainetik, Sasi Guztien Azpitik" (Baga-Biga, 2008) txaloturiko beraien hirugarren diskoko "Bang-bang txik-txiki bang-bang" lehen singleari dagokio. EITB Euskal Irrati Telebistak urteko diskorik onenaren Gaztea Saria eman zion disko honi eta urteko abestirik onenarena "Bang-bang txik-txiki bang-bang" abestiari.

Powered by Web Agency
Non argitaratua: Bideoklipak

Eztanda egin arte

2012/02/08 - 11:56




Jolastu egin nahi dot / burue galdu arte / ta zure bulerrak ikutu.

Dekozun azal gozoan / irristaka bajatzen joan, / G hori nun dagoen aurkitu.

Ta sentitu / aiene artien zelan mugitzen zaren zu, / eta gero / zure arnas estuen erritmoa segitu / eztanda egin arte.

Jolastu egin nahi dot, / aprobetxeu momentue, / bizi, topera bizi.

Zure uliek korapilotu, / emon-emon egin eta gero, / zoroak garela onartu.

Nahi dogune egin geinke, / hankaz gora jarri mundue, / erakutsi dakizun guztixe.

Ta sentitu / aiene artien zelan mugitzen zaren zu, / eta gero / zure arnas estuen erritmoa segitu / eztanda egin arte.

Geur izerrak ikusi nahi dodaz, / barru-barrutik hustu. / Unibertsoan hegaz egin.

Ta sentitu / aiene artien zelan mugitzen zaren zu, / eta gero / zure arnas estuen erritmoa segitu / eztanda egin arte.

Ta sentitu / aiene artien zelan mugitzen garen gu...


Powered by Web Agency

Zeu, zeu, zeu!

2012/02/27 - 19:43


Gasteizeko Ideolab Estudioak Gatibu euskal rock taldearentzat sortutako bideoklipa. "Laino Guztien Gainetik, Sasi Guztien Azpitik" (Baga-Biga, 2008) txaloturiko beraien hirugarren diskoko "Zeu, zeu, zeu!" bigarren singleari dagokio. EITB Euskal Irrati Telebistak urteko diskorik onenaren Gaztea Saria eman zion disko honi eta urteko abestirik onenarena "Bang-bang txik-txiki bang-bang" abestiari.

Powered by Web Agency
Non argitaratua: Bideoklipak

Ure dakar zeruek

2012/02/08 - 11:57




Ure dakar zeruek, / bustitte dauz kaliek, / bustitte sentimenduek.

Epel dago barruen, / epel zure gorputze / altseu nazen momentuen.

Ze politte zaren zu, / eskuetan eduki zaittut, / fruitu gozoa zara zu. / Uh, uh.

Eta nire atzien / sarratzen da atie, / arnasa hartu eta hurrengorartien.

Hauxe da rock and rolla; / hau da nire bizixe, / kezko promesen joan etorri bet.

Ez dago inor kalien / ta zeozer beharko neuke / bidien jarri baino lehen.

Ta izparringixe begire / ez dot ezer ere ikusten / zure irudixe bakarrik.

Ze politte zaren zu, / eskuetan eduki zaittut, / fruitu gozoa zara zu!

Eta nire atzien / sarratzen da atie, / arnasa hartu eta hurrengorartien.

Hauxe da rock and rolla; / hau da nire bizixe, / kezko promesen joan etorri bet.

Ze politte zaren zu, / uh, uh, / ta ze laburre izan dan hau.

Ze politte zaren zu, / uh, uh, / eskuetan eduki zaittut.


Powered by Web Agency

Bizitzeko gogoa

2012/02/08 - 12:01




Denbora aurrera doa / erlojuaren orratzak / tik, tak. / Ezin da atzera begiratu, / ta ezin da kontrolatu / geroa.

Horregatik lau haizetara / askatu nahiko neuke dekoten korapiloa, / eten barik ittoten nauen soka hau / apurtu egin behar dot. / Egin nahi dodazan gauza guztixek egin. / Erratzeko aukera bat eduki nahi dot. / Ta indarra dagoen artien, bidiek zabalduz, / nigan sinestu.

Ta begixek itxitte / sentitzen dot barruen / itxaso bat kolpeka; bai. / Zelan dekoten / askatasun beharra, / bizitzeko gogoa.

Laino guztixen gainetik / eta sasixen azpitik / bizi naz. / Ta nago mugaturik / ezer esan ezinik, / ixilik.

Horregatik...


Powered by Web Agency

Nor zara zu?

2012/02/08 - 12:03




Nahi gabeko suertie, / bizitzaren kasualidadie, / horixe naz ni.

Harribitxi sailka ezin bet, / artista baten pentsamendue, / ilusioz beteriko maletie naz ni.

Zerutik datorren izerren hautse, / udaberrixek mugitzen dauen haizie, / itsasoak apurtzen dauen olatue.

Nor zara zu? / Dinoztazu! / Uh, uh, uh.

Nor nazen dinozu, / erantzun egingo deutzut, / probatu eta jakin egingo dozu. / Nor nazen dinozu, / neure kapitaina, / zugaz ogeratu nahiko lukeena.

Diamante koloreko / kristalezko edalontzixe / alboratu egin dozu.

Desioaren ate aurrien, / zure hitzek belarrixetan; / sexua soilik izengo da, / euskara batuan.

Gorputzek bata besteari deike, / azalak ura isuri nahiean, / arrazoie galduta, suaren gainean dantzan.

Gabiz gu... / Uh, uh, uh.

Nor nazen dinozu, / erantzun egingo deutzut, / probatu eta jakin egingo dozu. / Nor nazen dinozu, / neure kapitaina, / zugaz ogeratu nahiko lukeena.

Alboan inor ez, / sarratu begixek, / aurkituko zaittut ilun egon arren. / Zabaldu ahoa, / ta zure gogoa, / ziur nago hor zagozala.


Powered by Web Agency

Pailazo

2012/02/08 - 12:06




Pailazo bat ei naz, / burubako pertsonaje bat, / ez nazela oso normala dinoe, / ez deust ardure.

Arraro xamar bizi naizela, / ta inungo lotsarik ez dekotela, / ez ahal da izango, suposatze bat, / euren lotsetan bizi direla?

Ez dago dirurik / barrie ordaintzekorik / horregaittik / ez zaitut maite nik.

Sufritzen badakit, / zuk ez, ordea, beraz, / amateu argixe ze ni banoa.

Albotik pasatzean / hasten dire zurrumurruek, / jendien mingainetan bizi gara, / zer esanik ez da falta.

Eta zuri zelan joatsu, / zuri be berdine pasetan jatzu? / Ez ahal da izengo, kasualidadez, / zeure lotsetan bizi zarela?

Ez dago dirurik...


Powered by Web Agency

Zoragarrixori

2012/02/08 - 12:08




Uh, uh, uh-uh-uh...

Egune amaitzen doa eta, / egunarekin amaitzen naiz ni. / Eta zu ohe gainean etzunde zauz / liburu bet dekozu esku artien.

Zoragarri hori / ametsen zainadari, maittasun itturri.

Udako trumoiaren ure zara, / paradisu bet basamortu honetan. / Eta zure ondoan loak hartzen nau, / konturatu barik lotan nago ni.

Zoragarri hori / ametsen zainadari, maittasun itturri. / Zoragarri hori / ametsen zainadari, maittasun itturri. / Zoragarri hori ametsen zainadari.


Powered by Web Agency

Apirilaren 27

2012/02/08 - 12:19




Apirilaren 27. / zelan joatzu zuloan? / Amak argalegi zagozela dinon arren, / badakit ondo zagozela, betikoa zarela.

Kilometroak egin genduzen batera / eta zenbat gau lo egin barik. / Isil unedak (isiluneak) bide bakartietan, / ze onak ginen momentuaren zain.

Ta zelan aldatzen diren gauzak, zelan, / zure begixek preso dagoz orain anai.

Heldu direnak jezarri dire eta / mahai ingurue ardo gorriz jantzi da. / Oroitzapenak alkoholetan bustitte, / etxekoen usaine. Uh, uh!

Ta zelan aldatzen diren gauzak, zelan, / zure begixek preso dagoz orain anai. / Ta zelan aldatzen diren gauzak, zelan, / nire begixek urrun dagoz orain, anai!


Powered by Web Agency
Orrialdea 1 / 2