Erdi lo hartu nindun / zure telefono deixek / ez dau inor etxien / eta, pasatu zaitez.
Geldi egon ezine / sartu eustan gorputzien / eta nerbioxo pareu / segundo bakarrien.
Ta prakak ezin sartu / helduko nazela berandu / ezin lotu arkondarie / eskilarak beherantz banoie.
Eskutik heldu ginen / eskuak sutan ziren / di-da gure artien / sartu zan rollotxue / portaleko atien / lehenengo kalentoie / igogailu barruen / 'fuera' lotsa guztixek.
Ta prakak ezin kendu / ezin izango dot inoiz ahaztu / ezin kendu arkondarie / sofaren ganien etzunde.
Beldur barik / irrintzika / erropak etxien ziher botata / ta zu biluzik.
Zoro moduen / maitatu ginen / eta probatu gendun estixen / musturrek sartunde.
Zoro moduen / jarri ginen / ta gozatzen heldu zan goiza.
Erdi lo hartu nindun / zure mutilaren deixek: / kotxie aparkatu dot / laster gorantza noie.
Ta prakak ezin sartu / ezin ixengo dot inoz ahaztu / ezin lotu arkondarie.
Eskilarak berantz banoie.
Agur esan barik / banoie, banoie.
Deitu nahi dozunien.
Eta zoro moduen / jarriko gara / ta probatu gendun estixen / musturrek sartunde.
Zoro moduen jarriko gara / ta gozatzen goiza helduko da / alkarreri lotute.